MUNDUKO ZAZPI MIRARIAK


Gaur egun, orain arte izandako zazpi mirariak aldatzera doaz,denbora beraietan utzi baitu bere aztarnak.
Batzuk, erori edo suntzitu dira, beste batzuk ordea desagertu.Hala ere, ez ditugu inolaz ere izugarri eta harrigarri izan diren eraikin hauek ahaztu behar, hori dela eta, eraikin hauen inguruan dagoena aztertzeko gaia aukeratu dugu:MUNDUKO ZAZPI MIRARIAK

BRASILGO JAINKO BERREROSLEA


Jainko berreroslearen estatua itsasoaren mailatik 709 metrotara kokatuta dago Rio De Janeiroko hirian, Corcovadoko Cerroaren gailurrean. 38 metroko altuera totala dauka, baina 8 metro oinarriari dagozkio. 1931ko urriaren 12an inauguratua izan zen, 5urteko lanen ostean.

Monumentu erlijioso baten eraikuntza egiteko eskakizuna, lehen aldiz, 1859.urtean egin zen, Pedro Maria Boss eta Isabel Printsesa egin zutelarik

Estatuaren lehenengo harria 1922ko apirilaren 4an jarri zen eta lanak 1926an hasi ziren.

Inaugurazio ospakizunean, ideia, monumentuaren argiztapena
Napoles italiar hiritik piztea zen. Aldiz, eguraldi txarrak ideia honekin aurrera jarraitzea ezinezkoa bihurtu zuen eta azkenean argiztapena herritik zuzenean gauzatu zen.

Gehien bisitaturiko puntua da. Honen arrazoietariko bat honakoa da; Brasilgo edozein puntutik, bai egunez bai gauez, Jainkoaren estatua nabaritzen da. Honengatik hain handia da Jainkoa ezagutzeko tentazioa.

Beste aldetik, eskeintzen duen hiriaren ikuspegia ( bereziki hegoaldekoa ) zoragarria da.

HIRI ARROSA,JORDANIA



Toki enblematikoenak aztertzerako orduan, Siq-a tenpluan sartzeko bide nagusia da. 200 metroko garaiera duten hormek osatzen dute haitzarte hau. Bertatik igarotzerakoan, bi metroko zabalera baino ez dago zenbait lekutan; oso estua da ondorioz. Kilometro bateko ibilbidea egin eta gero, argitasuna ikusten da amaieran; Altxorra dagoen tokia ikusiko da apurka-apurka, Jordaniako postal ezagunena hain zuzen.
Altxorra, tenplua edo hilobia dena, 40 metroko garaiera duen toki ikusgarria da. Arrosa koloreko harrian dago oso-osorik zulatuta tenplua. Tokiaren izenaren arrazoia antzinako kontua da: kondairek diotenez, piratek bertan gordetzen zituzten beraien altxorrak. Mundu osoan ezaguna den toki honek Indiana Jonesen filmari zor dio gaur egun duen fama.

TXINAKO HARRESIA


Harresia Qin dinastiaren burua izan zen.Lehenengo Enperadorearen garaian hasi zen erakitzen. Mila urteren buruan eraikitako hainbat horma luzatzearen emaitza da; Ming dinastiaren garaian amaitu zen eta gaurko egoera garai hartakoari dagokio.
Ming dinastiaren harresia ekialdeko ertzean abiatzen da, Shanhai-ko pasagunean,Qinhuangdao, Hebeiko probintzian. Bederatzi probintzia zeharkatu ondoren, mendebaldeko ertzean amaitzen da Jiayuko pasagu Mantxuek harresia zeharkatu zutenean, Txina bereganatu zuten Qing dinastia hasiz, eta harresiak bere betebeharra galdu zuen, urrun mantentzen zituen mantxuak, Txinaren jabe baitziren jadanik.

Ate nagusienak:
Shanhai Pasagunea
Juyong Pasagunea
Niangzi Pasagunea

TAJ MAHAL


1631-1654.urte bitartean egindako eraikina da,Sha Jahan enperadore musulmanaren eskakizunaren menpe.

Taj Mahal Agra (India) hirian, Yamuna ibaiaren ertzean, kokatzen den mausoleo handia da, Sha Jahan errege mogolak bere emaztea zen Mumtaz Mahalen omenez eraikia (izenak “jauregiko argi” esan nahi du). Erregina bere hamalaugarren semealaba erditzerakoan hil zen.

Kupularen azpian, ganbera nahiko ilun batean, Sha Jahan eta Mumtaz Mahalen gorpuak daude, munduari beren betiereko amodioa gogorarazi nahian.

Dudarik gabe arkitekturaren historiako lanik ederrenetakoa da.


CHICHEN ITZÁ

Merida Yucatan estatuko hiriburua da, sustrai indigenak dituelarik.
Aberriaren Monumentua, Mexikoko nazionalitateari eraiki zitzaion lehena, da hiriko monumenturik esanguratsuenetakoa.
Lehen biztanleek, itzatarrek, Kristo ondorengo VI. mendean ezarri zuten hemen euren bizilekua. Ordurako, maia herriaren ondorengoak ziren hainbat tribu bizi omen ziren inguru honetako bi putzuren inguruan. Ondoren, Mexiko iparraldetik etorri ziren toltekek eta aztekek ere menperatu zuten inguru hau. Zibilizazio bakoitzak bere aztarnak utzi zituen, beraz, leku honetan, nahiz eta eraikuntza gehienak maiek egindakoak diren.

Horrez gain, urtean bitan gertatzen den fenomenoak herri honen maisutasuna erakusten du: martxoko eta iraileko ekinozioetan, eguzkiak piramidean sortzen duen itzalak suge baten itxura hartzen du. Martxoaren 22an, sugea behera datorrela ematen du eta irailaren 21ean, aldiz, gora doala.




MACHU PICHU

Cuzco hiriaren mendebaldera aurkitzen da Machu Pichu. Naturaren eta inkek garatu zuten teknologia eta arkitektura handiaren arteko konbinazio harrigarria da. Harlanduz eginiko terraza zabalez dago osatuta Machu Pichu. Hainbat adituren iritziz, inken jainko gorena Inti edo Eguzkia zenez, Eguzkira ahalik eta gehien hurbiltzea zen Machu Pichuren xede nagusia. Aztarnak, Hiram Bingham iparramerikarrak aurkitu zituen 1911. urtean, artean, hainbat indígena bertan bizi zirenean. Urte horretan bertan eginiko indusketetan, etxebizitzak, tenpluak, harresi bat, 3.000 maila baino gehiagoko eskailerak eta 100 terraza baino gehiago aurkitu zituzten. Hirian bertan, besteetatik oso desberdina den eta tenplu nagusia zela dirudien eraikina dago.

ERROMAKO KOLOSOA

Rodasen dago, justu ekialdeko sarreran. Rodaseko kolosoa brontzezko platarekin egina zegoen, burdinazko armadura baten gainean. 32 metro neurtzen zituen eta 70 toma pisatzen zuen. Eraikinaren oinak, portuaren bi puntetan kokaturik zeuden eta horregatik, itsasontziak bere azpitik pasa behar izan zuten. Estatua hau, Mazedonian kontrako gerran irabazi zutelako egin zen eta 56 urte geroago suntsitu egin zen. Azkenik, 900 urte pasata, musulmanek hartu zuten.